2010/02/21

Ospetsu gaindotatuak:


Egunero telebistan ikusten ditugun pertsonai ospetsuak gauza ikaragarriak izkutatzen dituzte, hauek artean beraien koziente intelektuala. Beraien jokatzeko moduaren arabera etiketa bat edo beste izaten dugu bakoitzarekiko, kasu batzuetan ulertezina izanik horietako batzuk gaindotatuak direnik, besteak beste, hemen dituzue koziente intelektual ikaragarria duten batzuk:


1. Sharon Stone. Cociente intelectual=152

2. Geena Davis. Cociente intelectual=148

3. Jim Morrison. Cociente intelectual=148-149

4. Al Gore. Cociente intelectual=141

5. Madonna. Cociente intelectual=140

6. Hillary Clinton. Cociente intelectual=140

7. Jodie Foster. Cociente intelectual=132-135

8. Arnold Schwarzenegger. Cociente intelectual=132-135

9. Nicole Kidman. Cociente intelectual=132-135

10. Paris Hilton. Cociente intelectual=132

Adimenaren indarrari buruzko bideo ikusgarriak:











Gaitasun Handiak dituztela jakiteko gakoak:


Hona hemen gaindotatuen inguruan dabilen emakume baten jakintzak, berak gaindotatuen hainbat aspektu erakusten dizkigu. Berak dioenez "Eskolan aspertu egiten dira, baina ikastea gustoko dute, ez ordea inposatua".

2010/02/20

Artikulu bat

Hona hemen Gara egunkariak 2005ean argitaratu zuen artikulu bat, bertan ama baten esperientzia ageri da, izan ere bere bi alabak gaitasun hau zutela konturatu zen.
Klikatu hemen informazio gehiago nahi izanez gero.

2010/02/18

Ume gaindotatu batek bi karrera unibertsitario ikasiko ditu aldi berean


12 urteko ume mexikar batek bi lizentziatura ikasiko dituela jakinarazi zuen Ameriketako Unibertsitateak, non ikasketa biak burutuko dituen.
Andrew Almazanek, 12 urterekin batxilergoko ikasketak burutu eta unibertsitatean matrikulatu zen Mediku eta Psikologiako ikasketak egiteko.
Kasu berezia izanik, unibertsitatean umeari programa berezi bat eskeini dio bere neurrira.
Informazio gehiago hemen.

hirugarren begia duten umeak:

Inoiz pentsatu al duzu umeak esan duena egia dela eta gaitasun berezia izan dezakeela?



Zein hemisferio erabiltzen duzu zuk?

Interneten aurkitu dudan orri batetan argazki bati begiratu eta emakumeak zein aldetara ematen dituen birak konturatu behar zara, alde batera edo bestera ikusten baduzu horrek garuneko hemisferio bat edo beste bat landuta daukazula esan nahi du, bestalde, lade bietara ikusteko gai bazara zure gaitasuna handia da.
Animatu eta agian harrituko zara! (orriaren beheko aldera joan beharra dago!)

Ume gaindotatu batek zientifikoak harritu zituen Inglaterran

Bost hilabeterekin katuka hasi eta 9 hilabeterekin jada oinez zekien. 14 hilabeterekin bera bakarrik janzten zen eta hitzegiten oso goiz hasi zen. 18 hilabeterekin elkarrizketa bat izateko gai zen.
Urte bat besterik ez zeukala honela aurkezten zen: “Ni Georgia naiz eta urte bat daukat”, Adin horrekin oinetakoak jazten bazekien.
Bere gurasoak umearen gaitasunarekin konturatu bezain laister bere hezkuntzarekin axolatzen hasi ziren eta umearen maisuarekin kontaktuan jarri ziren, honek test bat egin zion umeari eta 152ko koziente intelektuala antzeman zioten neskatoari.
Emaitz hauekin Mensa erakundeak Georgiari gonbidapena egin zioten beraiekin batzeko.

Kalkulu mentaleko gaindotatu batek zifra bakoitza kolore batekin imajinatzen du


Adnan Mahendran, 11 urteko gaindotatu marrokiarrak, kalkulu mentalezko ariketa oso zailak egiten ditu, berak dioenez, arrakasta zifrak koloreekin lotzean datza.
Horrela, 0-9 ra, zenbaki bakoitza kolore batekin lotzen du, esaterako 3 arrosarekin, 1 beltzarekin eta 7 morearekin.
Ume hau gai da 15 zifrako biderketak egiteko 56 minututan, baita zatiketa konplexuak egiteko denbora oso laburrean.
Marrokiar eta arabiar telebistak sarritan grabatu diote, orain “El Libro Guinness de los Records” en sartzeko prozesuan dabil.
Bere aita, Thillairajh, 57 urtekoa, Sri Lankan jaioa izan zen umeari gaitasuna antzeman ziona, izan ere umeak hiru urte besterik ez zituenean telefono zenbaki guztiak eta kaleko kotxeen matrikula guztiak ikasten zituen buruz. Urteak aurrera joan ahala, bere aitak gaitasun honi etekina ateratzeko igalde guztietan entrenatzen du, aitak dionez “Umeak dohaina duen arren, dena alferrikoa izango litzateke lanik gabe”.

Espainian gaitasun handia dutenetan, gizonezkoetan kasu gehiago daude

Espainian erregistratuta agertu diren gaindotatuetatik 8 gizonezkoak eta 2 emakumezkoak izan dira. Mensa erakundeak dioenez, Espainia eremu honetan desoreka gehien duen herrialdetariko bat da.
Erakundeko presidenteak aipatu duenez, honek ez du nahi esan inteligentzia gehiago dutenik gizonezkoak, baizik eta gaitasun hau antzematerakoan arazo bat dagoela.

Informazio gehiago hemen.