2010/02/18

Kalkulu mentaleko gaindotatu batek zifra bakoitza kolore batekin imajinatzen du


Adnan Mahendran, 11 urteko gaindotatu marrokiarrak, kalkulu mentalezko ariketa oso zailak egiten ditu, berak dioenez, arrakasta zifrak koloreekin lotzean datza.
Horrela, 0-9 ra, zenbaki bakoitza kolore batekin lotzen du, esaterako 3 arrosarekin, 1 beltzarekin eta 7 morearekin.
Ume hau gai da 15 zifrako biderketak egiteko 56 minututan, baita zatiketa konplexuak egiteko denbora oso laburrean.
Marrokiar eta arabiar telebistak sarritan grabatu diote, orain “El Libro Guinness de los Records” en sartzeko prozesuan dabil.
Bere aita, Thillairajh, 57 urtekoa, Sri Lankan jaioa izan zen umeari gaitasuna antzeman ziona, izan ere umeak hiru urte besterik ez zituenean telefono zenbaki guztiak eta kaleko kotxeen matrikula guztiak ikasten zituen buruz. Urteak aurrera joan ahala, bere aitak gaitasun honi etekina ateratzeko igalde guztietan entrenatzen du, aitak dionez “Umeak dohaina duen arren, dena alferrikoa izango litzateke lanik gabe”.

No hay comentarios.: